XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezpata polit au, irentsia izateko da.

Ortan ere... ez oraindik gure mutilla oso yayoa izan-ta, zauritxo ttiki bat egin du gaur eztarrian, ezpataren punttaz.

Baña ez bide da zauri ori garrantzi aundiko gauza.

Ori beintzat adierazten digu une ontan bere aurpegiaren itxurak.

Lokarri-askatzea ere saiatu digu.

Obeto esateko ori saiatzen ari zan orain eta ia-ia askatu zuan bere burua gu gela ontara iritxi geranean.

Lurreko karta auek ere esku-jokurako dira.

Zergaitik dauden gela guztiko solairuan zabaldurik?.

Mister Todhounter kartak airera jaurtiaz egin oi dan esku-joku bat saiatzen aritu zaigulako.

Saiaketa auek egiteko, atea itxi-itxi eginda bere gelan izkutatzen zan gure gaztea.

Inork ez zekian Mister Todhounter`ek bere gela-barnean zer egiten zuan, izkutu-izkutuan euki nai zituan, ba, onek bere lan oiek.

Baña ori, jaunak: bere saioak ixillean egite ori, inkaminkari guztien naia izaten dugu.

Ez bait dute beste iñork beren trebetasunak ikastea nai izaten.

Gaur atsaldean, eta agian baita beste egunen batean ere, kopazko kapelaz jantzitako gizon bat igaro da Mister Todhounter`en leio-ondotik.

Lanari maitasun gutxi diolako zer egiñik gabe asti luzeen jabe dan alperren bat, noski.

Oartu da emen gizakume bat gauza ikusgarriak egiten ari zala, Mister Todhounter`ek karta batek leioko leiarra jo dualako agian, edo edontziak apurtzean atera duan zaratagaitik, bear ba`da.

Ikusinaiak eraginda, leiora urbildu da, eta leiarra-zear barrura begira asi.

Larritu da Mister Todhounter norbait bere yayotasunak eta bere joku ez-ezagunak ikustera eta ikastera etorri zaiolakoan eta, leiora etorrita karraxika uxatu du begiralle lotsagabea.

Gertakizun arrunt ori naikoa izan dugu guk emen, berebiziko eleberri (nobela) bat asmatzeko!, eta sekulan mundu ontan bizi ez dan gizakume bateri sortzea emateko.

Mirarizko gizakumea! Kapela beltz aundi baten zulo illunak eraginda gure idurimenetik jaioa!.

- Baina oiuak, Apaiz Jauna, oiuak? - itaundu zuan erdi-zorabiaturik aurkitzen zan doktoreak.

- Jendeak emen oiuak entzun ditu.

- Norenak ziran oiu aiek?.

- Mister Hood: Ez al diozu beiñere sabelitzlari bati entzun?.

Nola mintzatzen dira ez zera oroitzen?.

Beren berenezko abotsaren bitartez aurrena; (...).